K5 upategia Aiako udalerrian dago, Zarauztik 9 kilometrora, inguru zoragarri batean, itsas mailatik 300 metrora; hain justu, gaztainondo-, haritz- eta pago-basoak eta mahasti-mazela izugarriek osatutako 15 hektareaz inguratuta.
Alonso & Balaguer arkitektoek diseinatutako eraikinak lerro soilak, dotoreak eta funtzionalak ditu; pasaiarekin guztiz bat egiteaz gainera, ingurumena errespetatzen duela. Bertatik, Kantauri itsasoa ikusten da: ezkerraldean, Getariako arratoia dauka; eskuinaldean, berriz, Orioko arrantza-porturako sarbidea.
Gure mahastiak, Hondarribi Zuri izenpekoak erabat, lurzoruari eta klimari begira baldintza ezin hobeetan hazten dira. Lurzorua granitikoa da, eskisto arbeltsua duena, eta horrek ukitu mineralak eta dotoreak ematen dizkio. Klimak, bestalde, egundoko izaera atlantikoa dauka, Kantauri itsasoaren eraginean eta lursailaren garaieran oinarritutakoa. Horri esker, zabaltasun termiko handiagoak, aireztatze hobea eta freskotasun ederragoa izaten ditu. Usain gozoak zein zaporeak ahalik eta gehien metatzeko asmoz, mahatsondo bidez ekoitzitako mahats kopurua txikia da oso; batez bestean, 1,5 eta 2,0 kilo arteko etekinarekin. Horrek guztiak, jakina, oraindik guztiontzat ezezaguna den nortasuna eransten die "K5" eta "K Pilota" ardoei, gainerako zeinahi ardotatik aise bereizteko moduan.
Urte askotako euskaldunen arteko adiskidetasunak, mahai inguruan elkartzeari lotuta dator.
Gure kasuan, tradizio bihurtu genituen, ostiraletako afariak, inguruko jatetxe edota gure Zarauzko “Arraldetxiki” elkarte gastronomikoan.
Irri artean zeinek prestatzen zuen hobeki plater bat edota bestea, ardo munduko eztabaidak eta ekarpenak agertzen hasi ziren. Ardo kopa eskuan genuela, ardo mundu konplexua ezagutzen eta aztertzen hasi ginen, bereziki, gure lurretan ehunka urteetan landutako %100 Hondarrabi zuri mahatsaz egindakoak. Barre eta adarjotze artean; “Zergaitik ez dugu geure ardo propioa egiten?”
Horrelaxe, lur eta ardoren 5 maitaleen amets eta lanari esker, upategia, mahastia, K5 eta K Pilota txakolina, gaur gure artean dabiltza.
" The 2010 Txakoli K5 was delicious, light in alcohol with lots of trapped CO2, fresh grapefurit notes and a personality similar to Portugese Vinho Verde. "
"K5 Argiñano 2012 “(100% Hondarrabi Zuri): Pale yellow. Pungent citrus pith and green apple scents, along with suggestions of white pepper and ginger. Fleshy but dry and incisive, offering intense lemon and lime flavors and a deeper note of fresh fig. Shows excellent clarity on the dusty, mineral-driven finish. —90 Points”!"
“Yo les puedo garantizar que si existen 3, 4 como máximo buenas bodegas y buenos vinos de Txacolí esta y este K-5 es una/o de ellos. Guarden un poco de tiempo aún la cosecha del 2010, si es que tienen y para tomar la del 2011, aún se han de esperar ya que este vino tiene una crianza con sus lías en depósitos durante unos cinco meses, nada de maderas que pudieran ensuciar la fruta y la nitidez de esta uva tan clara , tan floral y tan incisiva como es la "Hondarribi Zuri" , al 100% ya que si hay algo que odio es oler un Txacolí que me de notas de Chardonnay o de Sauvignon blanc, eso me parece una aberración."