loading

UPATEGIA

A 300 metros sobre el mar Cantábrico. Muy cerca del cielo, se encuentran nuestras tierra. Tierras rodeadas de uvas, 100% Hondarrabi Zuri.

Bodega K5

K5 upategia Aiako udalerrian dago, Zarauztik 9 kilometrora, inguru zoragarri batean, itsas mailatik 300 metrora; hain justu, gaztainondo-, haritz- eta pago-basoak eta mahasti-mazela izugarriek osatutako 15 hektareaz inguratuta.

Alonso & Balaguer arkitektoek diseinatutako eraikinak lerro soilak, dotoreak eta funtzionalak ditu; pasaiarekin guztiz bat egiteaz gainera, ingurumena errespetatzen duela. Bertatik, Kantauri itsasoa ikusten da: ezkerraldean, Getariako arratoia dauka; eskuinaldean, berriz, Orioko arrantza-porturako sarbidea.

Mahastia

Gure mahastiak, %100 Hondarribi Zuri izenpekoak erabat, lurzoruari eta klimari begira baldintza ezin hobeetan hazten dira. Lurzorua granitikoa da, eskisto arbeltsua duena, eta horrek ukitu mineralak eta dotoreak ematen dizkio. Klimak, bestalde, egundoko izaera atlantikoa dauka, Kantauri itsasoaren eraginean eta lursailaren garaieran oinarritutakoa. Horri esker, zabaltasun termiko handiagoak, aireztatze hobea eta freskotasun ederragoa izaten ditu. Usain gozoak zein zaporeak ahalik eta gehien metatzeko asmoz, mahatsondo bidez ekoitzitako mahats kopurua txikia da oso; batez bestean, 1,5 eta 2,0 kilo arteko etekinarekin. Horrek guztiak, jakina, oraindik guztiontzat ezezaguna den nortasuna eransten die "K5" eta "K Pilota" ardoei, gainerako zeinahi ardotatik aise bereizteko moduan.

Kontaktua

Posta Kutxa ZB.258 · 20800 Zarautz (Gipuzkoa)
bodega@txakolina-k5.com · +34 943 24 00 05 · 688 665 555

Zure mezua bidali da! Mila esker gurekin kontaktuan jartzeagatik.
Top