Description
90 puntu Parker (The Wine Advocate)
Fitxa teknikoa:
Ontzea: 11 hilabeteko ontzea, mahats ondarren gainean, altzairu herdoilgaitzezko tanketan.
Mahats mota: % 100 Hondarribi Zuri.
Klima: Gure 2018ko uztaren negua bereziki euritsua izan zen urtarrilean 1000 mm-ko euriarekin. Ondoren, udaberria ohi baino zertxobait lehorragoa izan zen, baina nahiko prezipitazio eman zizkigun gure mahastiari ohiko indarrarekin eusteko. Uda epelak normalean baino beranduago egindako uzta batera eraman gintuen eta azukre, usain eta zapore ugari duen fruitu osasuntsuarekin. 2018a gure uzta mitikoen artean izango da.
Mahastia: Beso eran landatua, Itsas mailatik 300 metrora eta upeltegiaren inguruan lursailetan banatua.
Lurra: Arbel ijeztu eta granitozko eskistoz osatutako orografia izurtuko lurra. Eduki organiko ertaineko eskisto gris oso higatuak.
Ardogintza: Mahatsaren aukeraketa eskuzkoa da. Hartzidura aurreko beratzea eta hartzidura altzairu herdoilgaitzezko deposituetan egiten da, jario-muztioen berezko legamiekin.
Enologoa: Lauren Rosillo.
Dastatzeko oharrak
·Ikuste-aldia: Distiratsua, garbia eta intentsita erdiko gardentasuna. Hori berdexka argi kolorekoa.
·Usaimen-aldia: Intentsitate altua, errezil sagar eta lurzoruko mineralitate ikutu nabarmenekin. Lore zuri, pomelo eta limoi zaporeak bereizten dira, eta Kantaurira lotzen gaituen gatz puntu sakona antzeman daiteke.
·Dastatze-aldia: Ahoan duen bolumen handiak, ardo borobil eta glizeriko batean bihurtzen du. Beti ere, txakolinen izaera fresko eta Atlantikoa galdu gabe. Bere azidotasunak ardo aproposa egiten du gordetzeko eta botilan zahartzeko, gutxienez 10 urteetan ere.
Additional information
Kopurua | Kaxa (6 botila) |
---|