Kaiaren
Upategiko gure ardorik preziatuena, 2016ko uztako konplexutasun eta zahartzeko gaitasun handiko zuria, Aian kokatutako gure mahastietako Hondarrabi Zuri mahatsez egina.
Ardo honen berezitasun handia ontze denbora luzean datza (48 hilabete bere hondarren gainean eta 2021eko martxotik botilan), eta barietatearen hain bereizgarria den azidotasunarekin batera, botilan bikain eboluzionatzeko ardoa bilakatzen da.
6739 botilako Edizio Mugatua.
Arimadun ardoa, txakolina orain arte esploratu gabeko kotetara eramaten duena.
Enologoak: Andrea Vargas eta Lauren Rosillo.
Urrezko domina eta 96 puntu DWWA 2023-n (Decanter World Wide Awards).
“Erle argizaria, menbrillo heldua, sagar gorria, melokotoi zuria eta intxaurren usain konplexu eta liluragarria. Benetako nortasuna hemen! Ahoan gazia da, ertz harritsu eta mineralekin. Oso luzea eta zoragarria.” Decanter 2023
K5
Botilan bertan zahartzeko gaitasuna duen gure ardo zuria, muztio lorez soilik ekoiztua dago eta 11 hilabeteko ondarren gaineko ontzea du.
Urtaldiak 2010. urtetik aurrera, botilako ontze luzeekin eta eboluzio paregabearekin.
Bodega K5en txakolina urte berean kontsumitzeko ardo soila ez izatea lortu dugu, are gehiago, urteekin produktua hobetzea lortu dugu.
Enologoak: Andrea Vargas eta Lauren Rosillo.
“2010eko K5a, 2020an oraindik gaztea eta bizia dago, urre kolore distiratsua, sudurrean dotorea eta ahoan gozoa. botilako urteek osagai guztiak integratu ditu eta bere azidotasuna leundu du.” Luis Gutierrez, Robert Parkerren Espainiako ordezkaria.
KPilota
Mahasti gazteenetatik datorren Kantauriko ardo zuri freskoa, lia gainean 5 hilabetez ondua eta edozein momentutan kontsumitzeko paregabea.
Enologoak: Andrea Vargas eta Lauren Rosillo
“Disolbatutako gasa oso sotila da, ia hautemanezina, azidotasunarekin oso ondo konbinatua. Usaina sotila da, belar-ukituekin eta hinojo kutsuarekin, eta ahosabaian adierazkorragoa da etapa goiztiar honetan. Ardo hau nenetan harrigarria da.” Luis Gutierrez, Robert Parkerren ordezkaria Espainian.
Mahastiak
100% Hondarrabi Zuri diren gure mahastiak, lurzoru eta klima egoera esklusiboan hazten dira. Usain eta zapore kontzentrazio maximoa lortzeko, mahatsondo bakoitzetik ateratzen dugun produkzioa baxua da, bataz-besteko errendimendua 1,5 eta 2,0 kg artekoa da. Hektarea bakoitzeko errendimendu maximoa 7.000 kg-koa izanik.
Mahastia 10 partzela ezberdinetan zatiturik dago, bakoitzaren orientazioa eta ezaugarriak kontuan harturik. Urtero, partzela bakoitzaren eboluzioa aztertzen da eta bakoitza bere aldetik lantzen da. Horrela, partzela bakoitzaren berezitasunak jakin ditzazkegu, ardoak bukaerako nahasketetan bateratu aurretik.
Guzti honek bereizten ditu gure K5, Kaiaren eta K Pilota ardoak, duten pertsonalitatea bakarra baita.