Description
92 puntu Guía Peñin
Urrezko domina nazioarteko Monovino txapelketa
Fitxa teknikoa:
Ontzea: 11 hilabeteko ontzea, mahats ondarren gainean, altzairu herdoilgaitzezko tanketan.
Mahats mota: % 100 Hondarribi Zuri.
Klima: 2016ko mahatsaldia epela izan zen euri ertainekin, non ardo zurien ekoizpenean nahi diren kontraste termikoak maiz agertu ziren. 2016ko mahatsak heldutasun motela izan zuen eta osotasuenan bete zen. Orekaren uzta gisa deskribatu daiteke, urriaren hasieran fruitu bikainak jasotzeko klima osasuntsuarekin iritsi ginen.
Mahastia: Beso eran landatua, Itsas mailatik 300 metrora eta upeltegiaren inguruan lursailetan banatua.
Lurra: Arbel ijeztu eta granitozko eskistoz osatutako orografia izurtuko lurra. Eduki organiko ertaineko eskisto gris oso higatuak.
Ardogintza: Mahatsaren aukeraketa eskuzkoa da. Hartzidura aurreko beratzea eta hartzidura altzairu herdoilgaitzezko deposituetan egiten da, jario-muztioen berezko legamiekin.
Enologoa: Lauren Rosillo.
Dastatzeko oharrak
·Ikuste-aldia: Distiratsua, garbia eta intentsita erdiko gardentasuna. Hori berdexka argi kolorekoa.
·Usaimen-aldia: Intentsitate altua, errezil sagar eta lurzoruko mineralitate ikutu nabarmenekin. Lore zuri, pomelo eta limoi zaporeak bereizten dira, eta Kantaurira lotzen gaituen gatz puntu sakona antzeman daiteke.
·Dastatze-aldia: Ahoan duen bolumen handiak, ardo borobil eta glizeriko batean bihurtzen du. Beti ere, txakolinen izaera fresko eta Atlantikoa galdu gabe. Bere azidotasunak ardo aproposa egiten du gordetzeko eta botilan zahartzeko, gutxienez 10 urteetan ere.
Additional information
Kopurua | Kaxa (6 botila) |
---|